Oriok emaitza onak lortu ditu atzo bukatu zen batel ligan

Karkara 2018ko api. 9a, 10:22

Getarian jokatutako azken estropadarekin, atzo eman zitzaion amaiera Gipuzkoako Batel Ligari. Orioko neskek sailkapen orokorreko lehen postua lortu dute promesen kategorian.

Gipuzkoako Batel Ligako hamaikagarren jardunaldia jokatu zen atzo Getarian, denboraldiko azkena. Orio AE-k hamar batel uretaratu zituen atzo, bi garaipen lortuz; nesken tripulazioak garaile izan ziren haurren eta promesen kategorietan.

Sailkapen orokorrei dagokionean, Oriok kategoria bakarrean bukatu du liga lehen postuan; neskek liga irabazi dute promesetan. Laida Romero, Rosa Atorrasagatsi, Maddi Alkain eta Jennifer Rodriguez  estropalariek eta Joana Lertxundi patroiak osatu dute garaipena lortu duen tripulazioa.

Infantil neska eta mutiletan, Oriok bigarren postua lortu du, eta kadete mutiletan ere bai. Jubeniletan, hirugarren postuan amaitu liga Orioko neskek eta mutilek.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide