Orioko batelak Getarian izango dira lehian igande honetan

Karkara

Goizeko 10:30ean hasiko da estropada. Ondoren, liga amaierako sari banaketa egingo da.

Gipuzkoako Batel Ligako 11. Jardunaldia egingo da Getariak igandean, hilak 8. Orioko batel kategoria desberdinak izango dira lehian goizeko 10:30etik aurrera Getariako uretan.

Ligako azken estropada Malkorbeko hondartza parean (portu ondokoa) jokatuko da. Txapelketa amaitzean, liga amaierako sariak banatuko dira Ketarriko Plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide