Iratz Urkizuk bi sari lortu ditu Huhezinema jaialdian

Karkara

Karkarcar filmarekin Fikzio onenaren saria eta Ikusleen saria lortu dituzte Iratzek eta taldekideek, MU ikasleen sailean.

Ostiralean Huhezinema film labur jaialdiaren 11. edizioko sariak banatu ziren, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Arratsaldean zehar, festibalean parte hartu duten lan guztiak proiektatu zituzten, eta gero, iluntzean, sari banaketa egin zuten.

Iraitz Urkizu oriotarrak ikaskideekin batera egindako Karkarcar filmak bi sari eskuratu zituen MU ikasleen sailean: Fikzio onenaren saria eta Ikusleen saria. Iratzek ekitaldiaren ostean adierazi zuenez, hasiera batean, ez zuten saririk espero. Ustekabean suertatu ziren irabazle bi kategorietan. Goienak egindako bideoan oriotarraren adierazpenak entzun daitezke, 1:54tik aurrera.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide