Azken egunetan, Arrantzale kaleko aparkalekuen marrak kontrako norabidean margotzen aritu dira. Orain arte gune hori nahikoa arriskutsua zen aparkatutako autoak mugitzeko; gidariek ikuseremu mugatua zuten.
Aldaketa honekin autoak ipurdiz aparkatu beharko dira, atzeraka, baina berriz martxan jartzerako garaian, gidariek hobeto ikusiko dute eskuinaldetik inor badatorren. Udalarentzat herriko puntu beltzetako bat zen Arrantzale kalekoa, eta egokitzapen hau autoen arteko talka eta bestelako ezbeharrak ekiditeko xedearekin egin dute.