Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publiko ez-unibertsitarioaren grebak milaka pertsona bildu ditu bi egunetan, EAEko hiriburuetan antolaturiko manifestazioetan. Sindikatuen arabera, irakasleen %70-ak egin du bat lanuztearekin.
Aiako Lardizabal eta Orioko Zaragueta eskoletako irakasleak Gasteizen izan ziren herenegun, eta Donostian atzo, mobilizazioetan parte hartzen. "Ordezkapenak lehen egunetik", "gaixotzea ez da delitua" edo "ratioak gutxitu" ozen oihu eginez, indarrez zabaldu zuten hezkuntza publikoaren kalitatea urritzearen aurkako aldarria.