Martxoak 8

Xaltxerak taldeak mahai informatiboa jarri du azokan

Karkara

Gaurko greba feministari buruzko informazioa eskaini diete herritarrei.

Ostegunero bezala, gaur goizean azoka izan da Orion. Astero plazan jartzen den merkatuan emakumeak izaten dira erosle gehienak, eta hori kontuan izanik, Xaltxera talde feministak mahai informatiboa jarri du azoka gunean. Interesa agertu duten herritarrei pegatinak, eskuorriak eta egunkariak banatu dizkiete, gaurko greba feministaren inguruko informazioarekin.

Xaltxerak taldeko kideek elkarretaratzea ere antolatu dute gaur arratsalderako. Emakumeak planto! lelopean kontzentrazio zalapartatsua egingo da plazan zazpiretan. Lapikoak, txistuak edo zarata egiteko edozein gauza hartuta, herritarrak mobilizazioan parte hartzera deitu ditu talde feministak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide