Martxoak 8

"(...) balkoira irten, utziz sukaldeko lana (...)"

Karkara 2018ko mar. 8a, 13:18

Errikotxia elkarteko Rosi Lazkanok bi bertso kantatu ditu gaur goizeko ekitaldian.

Hauek dira Rosiren bi bertsoak osorik:

Nire sentimenduak

hontara narama,

balkoira irten, utziz

sukaldeko lana.

Nahiago det batzuen

lotsagabe fama,

ez sufritzen isilik

gelditzen dan ama,

libre ahal dugula

azaldu gerana.

 

Diskurtso potoloak

ondo bete lastoz,

baina gero betiko

arau denak datoz.

Eskaparate hontan

zailago da askoz,

etiketak ez dira

bete gure datoz,

eta zer geran bistan

ipintzera gatoz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide