Ostiral iluntzean Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako bosgarren jokatu zen Aldapa soziedadean, Bertsozale Elkarteak antolatuta.
Xabier Sukia herritarra izan zen saioaren aurkezlea, eta 90 entzule inguru bildu juntatu ziren gaztetxoen bertsoak entzutera. Bertaratutakoen arabera, bertsolariak dotore jardun ziren, eta Uxue Alkorta izan zen Lasturren egingo den Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalerako txartela lortu zuen partaidea.