Pentsiodunek bizi duten egoera prekarioa salatzeko eta pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea egin zen atzo, martxoaren 1ean, herriko plazan, Zaharren Babeslekuak deituta. Jende mordoa bildu zen plazan 18:30ean.
Pentsio duinen aldeko borroka luzea dela ikusirik, astero egingo dituzte elkarretaratzeak datozen asteetan ere. Atzokoa bezala, elkarretaratzeak ostegunetan izango dira 18:30ean.