Gipuzkoako Mus Txapelketako finala jokatu zen joan den asteburuan Bergaran, eta bertan izan ziren Jokin Salsamendi eta Bittor Andres oriotarrak.
Bikoteak Uztaritzen jokatuko den Euskal Herriko Mus Txapelketarako txartela lortu zuen. Martxoaren 10ean izango da finala, goizeko bederatzietatik aurrera, eta mus partidez gain, egun osorako festa antolatu dute.