Zabaldu dituzte dagoeneko herri barruko bide eta errepide guztiak; baina kontu handiz gidatzea gomendatu du udalak. N-634 errepidea ere ireki dute, bai Zarautz aldera eta baita Donostia aldera ere.
Trena ere martxan dago, eta Euskotrenek jakinarazitakoaren arabera, ohiko ordutegia mantenduko da.
Momentu honetan herri barruko bide eta errepide guztiak zabalik daude, baina Udalak kontu handiz gidatzea gomendatzen du.