Elurrak arazoak eragin ditu Orioko kale eta errepideetan

Karkara 2018ko ots. 28a, 10:16

Orioko Udala oinezkoentzako pasabideak garbitzen eta gatza botatzen ari da; herritarrei kontu handiz ibiltzeko eskaera egin die.

Albiste hau idazteko garaian (10:00etan) elurra ari du oraindik, eta honako hau da egoera:

- Hondartzatik Txankara bitarteko errepidea itxita dago.

- Anibarko Portutik Txankara bitarteko errepidea irekita dago momentuz; baina kontu handiz ibili behar da eta edozein momentutan itxi daiteke berriz.

- Herriaren barruan Iturbide kalea, Antxiola kalea eta Kale Nagusia itxita daude.

- N-634 errepidea itxita dago Donostia aldera eta Zarautz aldera.

- Trena ez dabil.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide