Danbolin musika eskolako ikasleek dantza emanaldia eskaini zuten larunbatean

Karkara

Musika eskolako 161 ikasleek parte hartu zuten arratsaldeko bostetan hasi zen funtzioan. Emanaldiak bi zati izan zituen. Lehenengoan tailerreko umeak aritu ziren dantzan, eta bigarrengoan ikasle kozkortuagoak.  Bertaratutako ikusleek hamabost dantza ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten.
Argazkiak: Danbolin musika eskola

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide