Urtarrilaren amaieran aurkeztu zen Arraunetxen Euskaraldia, eta pozik agertu ziren antolatzaileak herritarrek emandako erantzunarekin. 20 herritar baino gehiagok agertu zuten hemendik aurrera talde dinamizatzailean parte hartzeko asmoa, eta hori osatzeko bilera irekia deitu dute Orioko Udalak eta Karkara taldeak; ostegunean 18:30ean Salatxo aretoan. Aurkezpenera bertaratu ezin izan zutenei baina proiektuan interesa dutenei ere zabaldu diete deialdia.