Xaltxa Badago jaialdia izango da otsailaren 24an

Karkara

Orioko Xaltxerak talde feministak antolatu du, bigarrenez, jaialdia eta arratsaldetik hasiko da egitaraua.

Xaltxa Badago jaialdiaren bigarren edizioa antolatu du Orioko Xaltxerak talde feministak. Otsailaren 24an, larunbatean izango da jaialdia eta arratsaldetik hasiko da egitaraua.

17:00etatik 19:00etara tailerra egingo dute Kosta Tailerrean, Gorputzon hausnarketa kolektiboa. Aludun pertsonei zuzendua dago tailerra. Tailerraren ondoren, 19:30ak aldera, poteo feminista egingo dute herrian zehar. Arropa edo osagarri moreak eramateko gonbita egiten diete Xaltxerek herritarrei.

Poteoa Etxeluze gaztetxean amaituko da eta han kontzertuak izango dira 22:30etatik aurrera. Birkit eta La Jartautorak joko dute eta, festa amaitzeko, Dr Myrnak musika dantzagarria jarriko du. Kontzertuetako sarrera 5 eurokoa izango da, baina egoera prekarioan dauden pertsonentzat prezio berezia egingo die antolakuntzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide