Ana Priede Orioko sozialisten ordezkariak atzo sartutako mozioan, Munto partzela Eusko Jaurlaritzari doan lagatzea eskatzen da. Horrela, aukera legoke Jaurlaritzak bertan alokairu erregimen bidez kudeatzeko etxebizitzak egiteko; batik bat, gazteei emango liekete etxebizitza horiek alokatzeko lehentasuna.
Halaber, Priedek Orioko Udalak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak behar den bilerak egitea ere proposatzen du, proiektua gauzatzeko aukerak azter ditzaten; hain zuzen, lehen bilera 2018ko lehen seihilekoan egitea eskatzen dio Udalari.
Zinegotziak adierazi duenez, Orioko sozialistok herritar guztiek etxebizitza duina eskuratzeko aukera izan dezaten arduratzen gara. Mozioaren bitartez, zaurgarritasun sozioekonomikoki egoerak sahiesteaz eta bizitzeko oinarrizko baldintzak bermatzeaz gain, gazteek euren bizi proiektua Orion hasteko baldintzak sortzen saiatu nahi dute.