Urtero bezala, Arantzazura irteera antolatu du Zaharren Babeslekuak martxoaren 14rako. Arantzazuko mezara joango dira, eta ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute Itziarko Salegi jatetxean.
Txartelak martxoaren 6an salduko dituzte, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, 35 euroren truke. Autobuseko plazak zozkatu egingo dituztela esan dute antolatzaileek, eta bigarren autobusa antolatzeko, gutxienez 20 lagunek eman beharko dute izena.