Arrutik eta Amilibiak irabazi zuten babeslekuko mus txapelketa

Karkara

Argazkia: Zaharren Babeslekua

Otsailaren 9n, ostiralean, jokatu zuten finala Mirallesen eta Lizasoren aurka

Otsailaren 5ean hasi zen Zaharren Babeslekukoek urtero antolatzen duten mus txapelketa. 17 bikotek eman zuten izena eta astean zehar jokatu zuten txapelketa. Otsailaren 9an, ostiralean, finala jokatu zuten Domingo Arrutik eta Luis Amilibiak Juanito Mirallesen eta Manuel Lizasoren aurka.

Amilibiak eta Arrutik irabazi zuten txapelketa. Otsailaren 10ean, larunbatean, egin zuten sari banaketa eta parte-hartzaile guztientzat hamaiketakoa banatu zuten Babeslekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide