Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Jose Ramon Soroiz aktoreak ditu protagonista Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendutako Heroiak antzezlan komikoak. Euskal Herriko antzokietan egin du bere bidea, eta oro har, harrera ona izan du. 2006ko Lawrence Olivier komedia saria irabazi zuen antzezlanak.
Agirrek, Urangak eta Soriozek zaharren egoitza batean bizi diren hiru gerra beterano haragitzen dituzte antzezlanean. Zaharren egoitza berezia da, gerran soldadu aritu direnentzako propio sortua. Hiruak dituzte gerrak utzitako ondorioak: Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila puska baten erruz. Zaharren egoitzatik ihes egitea erabakiko dute hiru heroiek.