Jolasa, dantza eta txokolatea izan dute Ikastolan inauterietan

Karkara 2018ko ots. 9a, 17:28

Gaur arratsaldean ospatu dituzte inauteriak Orioko Herri Ikastolan. DBHko ikasleek jolasak antolatu dituzte LHkoentzat eta txokolate beroa eraman dute eguneko zentrora. Ondoren, denak pergolan elkartu eta pregoia eman dute. Azkenik, txokolatea eta bizkotxoak jan dituzte ikasleek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide