Urtero bezala, Sahararen aldeko janari bilketa egin dute ikastolan. LH 6. mailako kideak aritu dira gelaz gela ikaskideei Sahararen inguruko azalpenak ematen. Ikasleek beraiek jaso dituzte kaxak, eta Orioko Saharako elkarteari kotxeetan kargatzen laguntzen ere aritu dira.