XXI. mendeko Euskal Eskolaren inguruko hitzaldia antolatu du Zaraguetak

Karkara 2018ko ots. 5a, 15:53

Zaragueta Herri Eskolako 40. urteurrenaren ospakizunekin jarraituz, Lore Erriondo Hik Hasiko kidea elkarrizketatuko du Ruben Iglesias irakasleak. 

Lore Erriondo, Hezkuntzan Doktorea eta Hik Hasiko kidea elkarrizketatuko du Ruben Iglesias irakasleak eta eskolako gurasoak, eta XXI. mendeko Euskal Eskolaren erronken inguruan arituko dira. Zaragueta Herri Eskolak antolatu du ekimena, 40. urteurreneko ospakizunen barruan. Otsailaren 8an, ostegunean, izango da elkarrizketa. 

"Egin den lanari balorea eman" eta etorkizunari begira jartzeko parada hartuko dute bertan. Horretaz gain, euskal hizkuntzaren normalizazioa irudikatzen hasteko baliatuko dute hitzordua. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide