2017ko Donostiako Zinemaldian aurkeztutako Volar ikus-entzunezkoaren emanaldia antolatu du Mandalara taldeak, otsailaren 23rako. Bertha Gaztelumendik zuzendu zuen dokumentala, eta genero indarkeria jasandako bederatzi emakumeren testigantzak eta bizipenak jasotzen ditu.
19:00etan proiektatuko dute dokumentala Salatxo aretoan, eta ondoren, gaiaren inguruko mahai ingurua antolatu du Mandalara taldeak dokumentaleko zenbait protagonistekin.