Orioko Benta ingurua era guztietako hondakinez gainezka agertu zela salatu zuen atzo Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak sare sozialen bitartez. Orioko Udalaren hitzetan, batzuen "zibismo falta" eta "axolagabetasuna" erakusten du horrek; eta hondakin mota hori garbigunera eraman behar dela gogorarazi dute. Hala, herritar batzuek hondakinak biltzeko ezarritako arauak errespetatzen ez dituztela salatu eta galarazita dagoela ohartarazi dute.