Azken sarrerak geratzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako

Karkara 2018ko urt. 22a, 15:39

Urtarrilaren 26an izango da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Borobilean' emanaldia, Karela kiroldegian. Azken sarrerak geratzen direla jakinarazi du Orioko Herri Ikastolak.

'Borobilean' emanaldia eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek urtarrilaren 26an Karela kiroldegian, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Sarrerak salgai daude ikastolako idazkaritzan eta Kutixi kafetegian. Agortzen ari direla jakinarazi du Orioko Herri Ikastolak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide