Urtero egiten du Orioko Herri Ikastolak Saharara bidaltzeko janari bilketa. Aurten ere martxan jarri dute eta hainbat produktu eskatzen dituzte: atun eta sardina latak, azukrea, dilistak, arroza, konpresak eta pasta.
Produktu horiek emateko seme-alabek gelara eramatearekin nahikoa dela adierazi du Ikastolak. Haurra txikiegia bada, gurasoek eraman ditzakete gelara eta tutoreari eman.