Eugenio Cotado, kirol batzordearen burua; Lourdes Salsamendi, kultura eta turismo batzordearen burua; eta Jose Angel Zaldua, Orioko alkatea Fitur azokan izan dira, Oriaren itsasadarrak turista eta bisitarientzat eskaintzen dituen aukeren berri ematen. Bide batez, aurtengo Bisigu Eguna eta traineru jaitsiera aurkeztu dituzte.
Traineru jaitsiera edo Neguko Estropada otsailaren 17an jokatuko da. Antolatzen duten 24. aldia izango da, eta Euskal Herriko eta Espainiako klub garrantzitsuenetako 80 traineru eta 1200 arraunlari inguru bilduko ditu. Aurten lehenbizikoz, Neguko Estropada jokatzen den asteburuan arraunaren eta piraguaren azoka antolatu dute; Arraunetxean.
Bisiguaren Eguna, aldiz, uztailaren hirugarren astean ospatuko da; 12tik 15era, hain justu.