Otsailaren 5ean 16:00etatik aurrera jokatuko da Zaharren Babeslekuak antolatutako mus txapelketa. Erretiratuen elkarteak jakinarazitakoaren arabera, zozketa bidez erabakiko dira partidak, eta kanporaketa izango da erabiliko duten sistema. Hala, partida galtzen dutenak kaleratu eta irabazleek jarraitzeko aukera izango dute.
Zaharren Babeslekuko tabernan eman daiteke izena, urtarrilaren 20tik otsailaren 1a arte. Parte-hartzaile guztiekin hamaiketakoa izango da otsailaren 10ean, eta sariak banatuko dituzte.