Pirritx, Porrotx eta Marimotsen emanaldiko sarrerak salgai daude dagoeneko

Karkara 2018ko urt. 9a, 17:11

Urtarrilaren 26an izango da emanaldia, 17:30ean. Sarrerak ikastolako idazkaritzan edo Kutixi kafetegian eskura daitezke.

'Borobilean' emanaldia eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek urtarrilaren 26an Karela kiroldegian, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Sarrerak salgai daude dagoeneko ikastolako idazkaritzan eta Kutixi kafetegian. Sarrerak eguna baino lehen agortzen direla eta, garaiz erosteko aholkatu dute antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide