Errege Magoen Desfilearen ibilbidea

Karkara 2018ko urt. 4a, 16:59

Bihar, urtarrilak 5, Errege Magoen Karterua ibiliko da 11:00etatik aurrera kalez kale; eta desfilea izango da arratsaldeko 18:00etan tren geltokitik hasita.

Bihar, urtarrilak 5, Errege Magoen Karterua ibiliko da 11:00etatik aurrera kalez kale eta eguerdi partera iritsiko da plazara.  Desfilea arratsaldeko 18:00etan izango da, tren geltokitik hasita. Zubia pasa ondoren, honako ibilbidea jarraituko du desfileak: Aritzaga, Herriko Plaza, Ibai Ondo, Antxiola, Kale Nagusia, Iturbide, Pelotari, Eusko Gudari, Abeslari, Arrantzale, Balea, eta amaitzeko, kiroldegia.

Desfilea bukatu bitartean kale horietan kontu handiz ibiltzea eskatu die Orioko Udalak auto gidariei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide