Argazkiak: Urola Kostako Hitza
Orioko Gure Esku Dago dinamikaren ekimenez, hainbat herritar elkarretaratu ziren atzo eguerdian Herriko Plazan, eta topa egin zuten erabakitzeko eskubidearen alde eta Kataluniako preso politikoen alde. Postua jarri zuten cavarekin eta antxoa mokadutxoekin, eta, bide batez, GEDren egutegiak eta Tripontzia sariko txartelak saltzen ere aritu dira.
Argazkiak: Urola Kostako Hitza