Herribil jaialdiaren 13. edizioa izango da bihar

Karkara 2017ko abe. 22a, 13:26

Harribil dantza-taldeak antolatutako Herribil jaialdiaren 13. edizioa izango da bihar. Urtero bezala, Karela kiroldegian egingo da; 22:00etan hasita. 

Harribil dantza-taldeak antolatzen du urtero Gabonetako ekitaldia. Aurtengoa jaialdiaren 13. edizioa izango da, eta herriko talde eta jende askok hartuko du parte. 

Beste zenbaiten artean, hauek izango dira parte hartzaileak:

  • Harribil dantza-taldea
  • Danbolin musika eskola
  • Salatxo abesbatza
  • Talai Mendi elkarteko dantzariak
  • Errikotxiako bertsolariak
  • Talai Mendi txaranga
  • Julen Alonso, Esti Markez eta Eneritz Aulestia trikitilariak

Ekitaldia aurkezten, aldiz, herriko bi gazte arituko dira: Jon Garate eta Aitor Larraza.

 
 
 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide