Kortazar eta Alberdi izan ziren garaile Orioko Herri Lasterketan

Karkara

187 korrikalarik parte hartu zuten atzo Orioko Herri Ikastolak zazpigarrenez antolatu duen herri lasterketan.

187 korrikalarik osatu zuten atzo arratsaldean Orioko Herri Ikastolak zazpigarrenez antolatu duen herri lasterketa. Herriari bi itzuli eman ondoren, Ekaitz Kortazar durangarra eta Helene Alberdi zumaiarra izan ziren ikastola pareko helmuga zeharkatzen bizkorrenak.

Helduen lasterketa jokatu aurretik, haurren lasterketak jokatu zituzten; hiru proba izan ziren, adin-mailaren arabera banatuta.

Ikusi hemen sailkapen osoa.

Argazkiak: Aritz Mutiozabal –Urola Kostako Hitza–

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide