Miriam Mendoza ipuin kontalaria ariko da astelehenean Kultur etxeko areto nagusian. Lehenago ere izana da Mendoza liburutegian, ipuinak kontatzen.
Hiru urtetik sei urtera bitarteko haur eta gurasoentzat antolatu dute saioa, eta adin horretatik beherakoentzat egokia ez dela esan dute antolatzaileek. Ipuin kontalariari eta haurrei endredorik ez sortzeko, ateak itxiko dituzte saioa hasten denean.