Ikasturte berezia da aurtengoa Zaragueta Herri Eskolarentzat. 1997an hasi ziren eskolak euskaraz ematen, eta ordutik 40 urte bete direla ospatzeko, egitarau oparoa prestatu dute ikasturte osorako.
Abenduan, bi ekitaldi izango dira: alde batetik, haurrentzako bingoa egingo dute abenduaren 15ean; 17:00etatik aurrera ikus-entzunezkoen gelan. Bestetik, helduentzako gosari-tertulia prestatu dute abenduaren 16rako, eta eskolan bertan elkartuko dira goizeko 10:30ean. Garai haiek bizi edo garai haien inguruko jakin-mina duen edonor gonbidatu dute gosari-tertuliara, giro haiek gogora ekartzeko. Bertaratu nahi dutenei 943 89 40 52 telefono zenbakian abisua emateko eskatu dute antolatzaileek.