Bideoa: Anjel Lertxundiren 'Horma' eleberriaren aurkezpen ekitaldia

Karkara 2017ko abenduaren 1a

Lan berria kaleratu du idazleak, Horma izenburupean, eta gaur goizean aurkeztu du Donostian. Itzultzaile bat da istorioko pertsonaia nagusia, eta komunikazioa-inkomunikazioa da funtsean landu duen gaia. Idazketa prozedurari dagokionez, bere beste lanen aldean ezberdina dela adierazi du Lertxundik. Gaur arratsaldean, Garoa liburu dendan aurkeztuko du eleberria, 19:00etatik aurrera.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide