Euskararen Eguna ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Zaragueta Herri Eskolak eta Orioko Herri Ikastolak. Bihar eta astelehenean izango dira ekintza nagusiak.
Hona hemen egitarauak:
ZARAGUETA HERRI ESKOLA - Zaraguetan euskaraz 40 urte
Abenduaren 1a, ostirala:
-16:00. Eskolako sarreran elkartuko dira HITZ-ON eta BELARRI-ON txapak banatu eta argazkia ateratzeko.
Abenduaren 4a, astelehena:
-Txapak banatuko dituzte.
-Horma-irudia osatuko dute. 40 zenbaki handi bat osatuko dute argazkiekin, eta leloa ere jarriko diote.
-Kantu saioa egingo dute frontoian, 10:45ean. Ondoren, ikasleekin argazkia aterako dute.
-Film-emanaldia egingo dute arratsaldez. LHko ikasgela bakoitzean ikusiko dituzte.
-IKE jolasak egingo dituzte HHkoek gurasoekin. Ondoren, liburu truke azoka jarriko dute eskolako atarian.
ORIOKO HERRI IKASTOLA - Euskarak 365 egun
Abenduaren 1a, ostirala:
HHko EGITARAUA
-9:30. Antzerkitxoak. DBHko ikasleek sortutako ipuin antzeztuak.
-10:30. Pregoia.
-11:00. Argitxoren bisita.
-14:30. Jolasak eta taloak.
LHko EGITARAUA
-8:30. Herri kirolak kiroldegian, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleentzat.
-8:30. Mahai jolasak, LH1, LH2 eta LH3ko ikasleentzat.
-10:30. Pregoia, Euskhitz taldearen eskutik.
-10:40. Tailerrak.
-14:30. Euskararen txantxangorria koreografia.
-14:45. Mahai jolasak LH4, LH5 eta LH6ko ikasleentzat.
-14:45. Herri kirolak kiroldegian, LH1, LH2 eta LH3ko ikasleentzat.
DBHko EGITARAUA
-8:30. Urte Berri On amona filma.
-10:30. Pregoia aretoan.
-10:40. Herri kirolak kiroldegian.
-13:00. DBHko ikasleek antolatutako tailerrak.