Eivida bizitza eta intuizio eskolaren ate irekiak antolatu du Mandalarak

Karkara 2017ko aza. 28a, 15:50

Eivida metodologiaren inguruko ate irekiak antolatu ditu kultur taldeak. Abenduaren 3an elkartuko dira, Arraunetxean.

Encarna de las Herasen eskutik, Eivida bizitzaren eta intuizioaren eskolaren inguruko xehetasunak emango dituzte Arraunetxean. 11:00etan hasiko dira azalpenak ematen, eta 14:00ak bitarte, healingaren eta readingaren inguruan ariko dira. Egunari amaiera biribila emateko, 18:00etan helduentzako ipuinak kontatuko ditu Encarna de las Herasek.

Sarrera doakoa eta librea izango da, eta garaiz joatea gomendatu diete antolatzaileek bertaratu nahi dutenei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide