Sorkuntza eszeniko ezohikoa da Mada Aldereteren La llave de la Casa antzezlana. Hiru emakumezko aktore - Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo eta Vito Rogado - gizarte langileen azalean sartuko dira. Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako egoitzatako bizitza erakutsiko dute, egunerokotasuna islatzen duten momentuen bitartez.
Ainara LeGardon sortzaile eta interpretearen zuzeneko soinu banda izango du antzezlanak, eta Maialen Sarasuaren irudiek osatuko dute ikuskizuna.