Feminizidioak salatzeko zapatak gorriz margotu dituzte

Karkara 2017ko azaroaren 25a

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, zapata gorrien ekimena egin dute goizean Orioko Xaltxerek. Matxismoak hildako emakumeak gogora ekartzeko zapatak gorriz margotu dituzte eta gero, 13:00etan, elkarretaratzea egin dute. Arratsaldean murala margotuko dute Ibai-ondoko zubiko eskaileretan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide