San Nikolas 2017

Bertso-jaialdia antolatu dute San Nikolas egunerako

Karkara

Gaueko 22:30etatik aurrera, bertso-jaialdia izango da Karela kiroldegian. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Egoitz Eizagirre igoko dira oholtza gainera.

San Nikolas gauerako, bertso-jaialdia antolatu dute Orioko Udalak eta Errikotxia bertso-eskolak. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Egoitz Eizagirre arituko dira bertsotan, eta Josu Goikoetxeak izango du gaiak jartzeko ardura. 22:30ean hasiko da Karela kiroldegian, eta sarrera doakoa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide