Trapu Zaharra(k) film laburrak Errenteriako film laburren jaialdiko gazte saria irabazi du

Karkara

Iratz Urkizuren, Malen Iruretagoienaren, Imanol Eppherreren eta Ibai Zabalaren Trapu Zaharra(k) film laburrak irabazi du jaialdiko gazte saria.

855 film labur aurkeztu dira Errenteriako XXII. Film Laburren jaialdira eta, horietatik, 37 aukeratu zituzten azken faserako. 37 horien artean Trapu zaharra(k) film laburrak irabazi du gazte-saria. Iratz Urkizu oriotarra da ikus-entzunezkoaren egileetako bat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide