Joxe Mari Lizasok sortu zuen abesbatza 1977an, helburu bakar batekin: lagun artean kantatzeko usadioari eustea. Ospakizun eta jaietan abesten ibili dira ordutik; Euskal Herrian, Huescan, Kantabrian eta Errioxan. 2008an 19 kanta biltzen dituen diskoa argitaratu zuten, Elkarren eskutik. Egindako lanarekin pozik agertu eta abesbatzaren ibilbidean gozatu dutela diote. Haiekin batera, herritarrek gozatu izana espero dute. Eskerrak ematen agurtu dira: "Agur esateko ordua iritsi zaigu. Eskerrik asko denoi, eta aupa Orio!"