Urtero bezala, mus txapelketa azkarra jokatu zuten pasa den ostiralean Ortzaika auzoko San Martinetan, Oliden jatetxean. Gaueko 22:00etatik aurrera jokatu zen txapelketa, eta Mikel Kaperotxipik eta Aitor Urbitartek osatutako bikotea izan zen garaile. Bigarren postuan geratu ziren Jon Etxeberria eta Iñigo Peñagarikano, eta hirugarrengoan Eujenio Aranburu eta Juanjo Curiel.