Ostiralean, azaroaren 24ean, abiatuko du Arkupe merkatari elkarteak Black week kanpaina. Deskontuak eta zozketak izango dira merkatari elkarteko kide diren dendetan, eta kontzertuak ere antolatu dituzte. Ostiralean bertan Antilla pareko plazan izango da lehenengo kontzertua, Frank Blackfield taldearen eskutik. Abenduaren 1ean, aldiz, Low Ridersen emanaldiarekin emango diote itxiera kanpainari.
Honakoak izango dira Black week kanpainan parte hartuko duten establezimenduak:
-Lizaso dekorazioa
-Uranga burdindegia
-Izarra etxetresna elektrikoak
-Rosana argazki estudioa
-Orio hizkuntzak
-Egarmendia aholkularitza
-Olariaga aholkularitza
-Expo elektrizitatea
-Zipristin inprimategia