Azaroaren 18an, larunbatean, izan zen Dispertsioff herri ekimenaren egun handia. Goizean Porrotx izan zen plazan, irriz, kantuz eta dantzaz Xuarentzat marrazkiak biltzen. Eguerdian bazkaria izan zen Etxeluzen eta arratsalde eta gauean zuzeneko musika izan zen, Kolon Txikin lehenbizi eta gaztetxean gero.