Mintzalagun egitasmoan 70 pertsona inguruk parte hartuko dutela adierazi zuten antolatzaileek, eta eskertuta agertu ziren; bai euskara irakatsi nahi dutenekin eta baita ikasi nahi dutenekin ere. “Egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria” zioen Koldo Mitxelenak, eta esaldi hori ekarri zuten gogora atzo egindako ekitaldian.
25 urte baino gehiago magia euskaraz egiten daraman Txan magoak girotu zuen areto nagusia, haur, gazte, zein helduentzat prestatutako Inpernutik natorren artista bat naiz ni ikuskizunaren bitartez. Saioaren ondoren, mokadutxo bat egitearen aitzakian, elkarrekin hitz egiteko aukera izan zuten mintzalagunek.