Sanmartinak ospatuko dituzte Ortzaikan, azaroaren 10etik aurrera

Karkara 2017ko urriaren 31

Azaroaren 10etik 18ra ospatuko dituzte Sanmartinak Ortzaika auzoan.

Azaroaren 10etik 18ra ospatuko dituzte San Martinak Ortzaika auzoan.

EGITARAUA

Azaroaren 10a, ostirala

-21:00. Neska Mutil Ardoko afaria.

Azaroaren 11, larunbata

-10:00. Meza San Martin ermitan; ondoren, toka eta sagar biltze txapelketa. 

-17:00. Niko Nok pailazoa eta txokolatada. 

-21:00. Bertso afaria Oliden jatetxean (txartelak Oliden eta Kutixin daude salgai, 20 euroan).

Azaroaren 12a, igandea

-12:00. Herri-kirolak. Idoia eta bere kuadrila eta Gorka eta bere kuadrilaren arteko erronka.

Azaroaren 17a, ostirala

-22:30. Mus txapelketa (20:00etan egingo da izen ematea). 

Azaroaren 18a, larunbata

-5:00. Baratxuri zopa Oliden jatetxean.

-6:00. Oilasko biltzaileen irteera.

-21:00. Oilasko biltzeko afaria Olidenen Gari eta Iñaki trikitilariekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide