Kazetaritza sariak emateko epaimahaia Maria Gonzalez Gorosarrik, Edorta Arana Arrietak eta Amaia Pavon Arrizabalagak osatu dute. Hiru epaimahaikideak bat etorri dira aurkeztutako lan guztien kalitatea nabarmentzean, eta azpimarratu dute harribitxi bat baino gehiago topatu dutela, hala gaien aukeraketari zein tratamenduari ere dagokionez.
Hiru sari eman dira kategoria horretan: "Azalik onena", "Edukirik onena" eta "Ikus-entzunezkorik onena".
Iñigo Gaitonek KARKARAren 386.zenbakian argitaratutako Hura bai martxa! erreportajea "Edukirik onena" sailean finalista izan zen, beste bi lanekin batera. Azkenean, epaimahaiak Durangaldeko Anboto astekariaren "Martxoak 21" monografikoa saritu zuen.