Beste zenbait gazteekin batera, goi-mailako joskintza sorta aurkeztuko du bihar Goiuri Unanue diseinatzaile oriotarrak, Cristóbal Balenciaga museoan. Kutxa Kultur Modako egoiliarren lehen promozioak erakutsiko dira bertan, eta 21:00etan hasiko da ekitaldia Unanueren desfilearekin. Teledonosti katean zuzenean emitituko dute, ordu berean hasita.